Urrutiko baso batean andre batek hazi bat erein zuen. Hazia landare egin zen eta landarea erdi lore erdi ume bihurtu zen: Lorea. Lorea asko hazi da eta andrearen bizitza amaitu egin da. Andreak hosto bat utzi dio mezu batekin: “Ekin zeure bideari!” Eta Lorea bidean jarri da…